GARTXOT

Kotoin sorpresaz sorpresa jarraitzen dugu. Joan den azaroaren 18an pelikula berri bat kaleratua izan zen. Pelikulak “Gartxot” du izena eta bere zuzendaria gure Kotoikidea den Juanjo Elordi da. Dagoeneko ikusi dutenek oso lan interesgarria iruditzen zaiela esaten dute. Gainera musika Benito Lertxundirena da. Horregatik animatzen zaituztegu pelikula ikustera.

http://www.somuga.com/index.php?option=com_content&view=category&layout=blog&id=25&Itemid=34&lang=eu

 

Kotoi sigue siendo una caja de sorpresas. El pasado 18 de noviembre ha salido a la calle una nueva pelicula. Su título es “Gartxot” y su director nuestro socio Juanjo Elordi. Los que ya la han visto dicen que es un trabajo muy interesante. Además la música es de Benito Lertxundi. Desde aquí os animamos a ver la película.

http://peliculas.labutaca.net/gartxot

 

Argazkiak, Berriak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Liburu bisita: Leire Martinez,…

Oraingoan, Jon Villate bazkideari esker izan da,… Irailaren 29an La Oreja de Van Gogh musika taldearen abeslari den Leire Martinezen bisitaz gozatu genuen.  

Garai batean berarekin musikan ibili ziren musikariekin batera afaldu zuen. Paradigma, Egan, Basakabi,  Zordak, Sakre,.. taldetan ibilitako musikari handi hauek, garai bateko abenturak oroituz…

Afaltzeko,  entsalada, langostinoak plantxan eta txipiroiak tintan jan zituzten.

Esan, Leireri gure elkartea asko gustatu zitzaiola, bertako giroa eta funtzionamendua (mixtoa, bikote elkartea,..) eta nahi izan zuten guztiekin argazkiak atera zituela eta baita autografoak sinatu ere.

Esta vez ha sido gracias al socio Jon Villate,… El pasado día 29 de setiembre, tuvimos el honor de recibir en Kotoi la visita de la cantante de La Oreja de Van Gogh, Leire Martínez.

Estuvo cenando junto con antiguos compañeros de otras bandas como Paradigma, Egan, Basakabi,  Zordak, Sakre, etc… recordando viejas aventuras.

El menú estuvo compuesto por, ensalada, langostinos a la plantxa y chipirones en su tinta.

Hay que decir que a Leire le encantó nuestra Sociedad, tanto el local en si, como el ambiente y el funcionamiento de la misma (mixta, de pareja, etc.…) Amablemente, aceptó fotografiarse y firmó autógrafos a todo aquel que se lo pidió.

Berriak atalean publikatua | Iruzkin 1

Bisita liburua: ZO-ZONGÓ!! -Perkushow-

Irailaren 17an izan genuen Zo-zongó!! taldearen bisita. Eskerrak eman behar dizkiogu bazkide den Andoni Etxezarretari Juanmaren lagun izanik, Zo-zongó taldea ekartzea lortzeagatik. Eskerrak Juanmari, jarritako umorea eta musutruk egindako lan guztiagatik… lagun bat! eta mila esker Zo-zongó taldeari, andoaindarrok dugun fama alde batera utzi eta dantzan auzo guztia jarri izanagatik.

http://www.zozongo.com: “Hamaika musikari, hiru dantzari sentsual, Afrikako soinuak eta latinoak, kolorea, berotasuna eta bizitasuna? Osagai gozoak, su bizian eta erritmo eroarekin prestatuz gero festarik onenak merezi duen ikuskizuna osatzeko! “

Mila esker!!! eta ia herrian gehiagotan elkar ikusten dugun!!!

This slideshow requires JavaScript.

El 17 de septiembre nos visitó el grupo Zo-zongó!! Agradecemos a Andoni Etxezarreta porque siendo amigo de Juanma, consiguió que viniera el grupo Zo-zongó. Gracias a Juanma por todo lo que trabajó aquel día y por su locura contagiosa,… un amigo! Gracias a Zo-zongó porque consiguieron que a pesar de la fama de los andoaindarras, todo el barrio se pusiera a bailar.

http://www.zozongo.com: “Once músicos, tres sensuales bailarinas, sones africanos, latinos, color, calor y dinamismo. Sabrosos ingredientes que cocinados con un ritmo frenético a fuego vivo dan como resultado un espectáculo digno de las mejores fiestas!!!”

Gracias!!! esperamos veros pronto por Andoain!!!

Berriak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Bisita liburua: AITOR FURUNDARENA

Irailaren 17an, Kotoi elkartearen inaugurazio ekitaldia zela eta, Aitor Furundarena izan genuen bisitan. Musikari, Musikeneko irakasle eta abesti sortzaile pare gabea, besteak beste, bere ikasketak Donostia, Paris eta Copenhagen burutu zituena. Bere akordeoiaren doinu goxoez, gure eztarriak kantari eta oinak dantzari jarri zituen . Gure lagun eta bazkide den  Ixiar Oreja izan zuen laguntzaile,  mila esker “xalada”!.

Mila esker maisu zure bisitagatik eta beste bat arte, ateak zabalik dituzu.

Debido a la inauguración oficial  de Kotoi el pasado 17 de septiembre, nos visitó Aitor Furundarena. Músico, profesor de Musikene y gran compositor que realizó sus estudios en Donostia, Paris y Copenhage. Mediante el agradable sonido de su acordeón, consiguió ponernos a cantar, incluso a bailar. Le acompañó nuestra amiga y socia Ixiar Oreja (mila esker, “xalada!”).

Gracias por todo Aitor y hasta cuando quieras, tienes las puertas abiertas.

Berriak atalean publikatua | 2 Iruzkin

Aiurri 2011-09-22

AIURRI ALDIZKARIA
 
Andoain 2011-09-22 11:08:57
Kotoi elkartea zabalik
Aurreko larunbatean Kotoi gastronomia elkartea inauguratu zen ofizialki. Oraingoz 65 bazkide dituen elkarte honek Etxeberrieta plazan du egoitza.
Hainbat lagun azaldu zen irekitze ekitaldira. Tartean zuzendaritza batzordeko kideak, bazkideak, senitartekoak eta gonbidatuta zeuden Udaleko eta herriko gainerako elkarteetako ordezkariak.

Katto Amilibia eta Juan Juanan Godoy txalapartariek eman zioten hasiera ekitaldiari. Ondoren, Alba Murillo eta Ianire Huizi gazteek aurreskua dantzatu zuten bildutakoen omenez, Jose Luis Etxeberria txistulariak doinua jarrita.

Nika Murillo lehendakariak eta Jon Huizi lehendakari-ordeak hartu zuten hitza zuzendaritza batzordearen izenean, gaztelaniaz eta euskaraz. Huizik adierazi zuenez, hiru lagunen burutazioa izan zen Kotoi elkatea sortzearena, orain hiru bat urte. “Erokeria iruditu zitzaigun, baina aurrera egin genuen eta gu bezain jende eroa konbentzitzea lortu genuen agudo”.

Pixkanaka-pixkanaka, ametsa eta proiektu hutsa izatetik Kotoi elkarte bihurtzea lortu zuten. Bidean, hala ere, “mila oztopo gainditu behar izan ditugu; tarteka hanka sartuko genuen, baina bidean ikasten joan gara eta gauzak ondoen egiten saiatu gara”.

Elkarteak hiru urtean egindako bide hori dela eta, esker ona adierazi zuen: “zuzendariaren eta zuzendari-ordearen izenean eskerrak eman beharrean gara, bai zuzendari batzorkideei baita bazkide guztiei ere. Mila esker guztiei”. Desio bat luzatu zuen etorkizunari begira: “ea lagun berriak egiten ditugun elkartea bitarteko izanda; baten bati sukaldean trebatzeko ere balioko dio”. Elkartean sumatu den ilusioa eta kemena ikusirik, ziurtasun osoz zera azaldu zuen: “XXV. urteurrena eta gehiago ere ospatuko ditugulakoan nago”.
Ekitaldiak, bazkideei oroigarri bana emanez jarraitu zuen. Eta bukatzeko, ezusteko txikia heldu zen: Huizi Audikana familiako hiru kidek –Ion, Ianire eta Xabier– etxean prestatutako bertsoak kantatu zituzten. Bertsoetan zehar, Etxeberrieta auzoarekin lotutako hainbat gai ukitu zituzten; hala nola, Algodonera lantegia, hirugarren mailara igo zen Euskalduna futbol taldea, Etxeberrietako auzotarren festa zaletasuna eta alaitasuna…
Hasiera ona izan du elkarteak. Iraun dezala luzaroan.

Alba Murillo
Etxeberrietako auzotarra

“Aurreskua dantzatzea egokitu zait gaur inaugurazioan, eta oso pozgarria izan da niretzat. Pozik ez ezik emozionatuta ere egon naiz, gure aitak irakurri baitu aurkezpen ofizialeko diskurtsoa! Kotoi elkarteko lehendakaria dugu aita, eta etxean ondo baino hobeto dakigu zer nolako gorabeherak bizi behar izan dituzten zuzendaritzakoek elkartea aurrera ateratzeko.
Lehengo larunbatean afaldu genuen familia giroan, eta egia esan, oso leku atsegina da. Lagunekin afaria prestatzeko animatzen ari zait aita; ea noiz iristen den eguna!”.

Ixiar Oreja
Kotoi elkarteko bazkidea

“Auzoan bizi gara eta oso ideia ona iruditu zaigu elkartea eratu izana, eta auzotarrok elkartzeko lekua izatea. Herrian errotzeko eta jendeaberria ezagutzeko aukera polita eskaintzen digu, eta nik behintzat erronka bezala hartu dut. Leku askotariko jendea bildu gara elkartean, haurrak ditugun gurasoak gehienok. Oso aberasgarria izan liteke guztiontzat, eta auzoak ere bizitasunean irabaz dezan. Orain arte umeei esker parkean topo egin badugu ere, hemendik aurrera aitzakia berria izango dugu elkartzeko. Izan ere, denori errazagoa egiten baitzaigu harremanak mahai giroan eta sukaldean sortzea”.

Olatz Azpillaga
Kotoi elkarteko idazkaria

“Oso gustura gaude irekitze ekitaldia nola joan den ikusita, bazkide ugari bertaratu baita. Dena primeran irten da. Orain arte bazkideak lortzen eta egoitza txukun jartzen aritu gara buru-belarri. Hemendik aurrera, egoitza ondoko lokalera zabaltzea eta bazkide berriak lortzea izango dira gure eginbeharrak. Bestalde, egitasmo zehatzik ez da finkatu, baina irekita gaude elkarteak izaera gastronomikoa edukitzeaz gain, beste arloak ere jorra ditzan (kultura, kirola…). Bazkideen artean zenbait proposamen irten dira oraingoz eta gehiago ere irtengo direla ziur gaude”.

Marijose eta Alaitz
Kotoi elkarteko bazkideak

Mari Jose Mujika eta Alaitz Mikelarena: “Lagun batek animatu gintuen bazkide izatera. Bazkide berriak behar zirela aipatu zigun. Elkarteak familia osoa bazkide izateko aukera emateaz gainera, erabakia di-da batean hartzera animatu gintuen. Bestalde, kokalekuak ere asko erakartzen gaitu: hiru alaba gazte dauzkagu, eta parkea eta plaza ondoan egoteak leku ezin aproposagoa bihurtzen du. Oraindik ez dugu afari ofizialik egin; zerbait hartzera bestetarako ez gara sartu, baina ahal dugun bezain pronto, mahairen bat hartuko dugu lagunekin-eta lasai-lasai afaltzeko”.

Berriak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Aiurri

Berriak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Aiurri 2011-09-19

Berriak atalean publikatua | Iruzkin 1

DV 2011-09-18

Berriak atalean publikatua | Iruzkin 1

INAUGURAZIO FESTA!!!

Iritsi da eguna! Bihar larunbata irailaren 17a, Kotoi elkartearen inaugurazioa izango degu. Bazkide guztiei bertaratzea eskatzen dizuegu!!! GORA KOTOI!!!

Llegó el día! Mañana sábado 17 de septiembre, se inaugurará la sociedad Kotoi. Os pedimos a todos los socios que os personéis al acto!!! GORA KOTOI!!!

Egitaraua/Orden del día

– 11: 30: Inaugurazio ekitaldia/Acto inaugural.

– 12.00: Hamaiketako.

– 14.00-14.30: Bazkaria/Comida.
 

Hamaiketako garaian, sukaldariek bazkide bazkaria (izena eman zutenentzat) prestatzen arituko dira. Sukaldarien lana ez oztopatzeko, elkartea ez erabiltzea eskatzen dizuegu. Mila esker!

Durante el hamaiketako se preparará dentro de la sociedad la comida para los socios apuntados a la misma; por lo que al objeto de no entorpecer la tarea de los cocineros se ruega evitar el uso de la sociedad.

Gracias!

Berriak atalean publikatua | Iruzkin 1

Etiopiaren alde!

Etiopiaren aldeko sukaldaritza lehiaketan parte hartu genuen irailaren 10ean.

Kotoi elkartea defendatzen saiatu ostean, eskutxik bueltatu ginen,…. ooooohhhhhhh!

This slideshow requires JavaScript.

El 10 de septiembre participamos en el concurso de cocina a favor de Etiopia.

Quisimos dejar en alto el nombre de Kotoi, pero volvimos sin premio, ooohhhhhhhhh!

Berriak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi